Produktuak

UPELTXODUN AKOPLAMENDUAK

NOVOTON® NT… upeltxodun akoplamenduak, dauzkaten eraikuntza desberdinetan, hainbat motako garabietan aurkitzen diren kabledun danbor akzionamenduetan kokatzeko gomendatuak daude.

Estatikoki indeterminatuak izan daitezken kasuak ekiditeko instalatzen dira, reduktore eta ardatzaren konexio zurrun batean gerta daitekeen moduan. Muntaketa mota honek, hasierako zuzentze denbora luze bat eskatzen du eta ez dira guztiz saiesten errodamendu eta hortz-dun gurpiletan eragin kaltegarriak, heldulekuetako deformazioek edo eta mugimenduan dauden elementuen higadurak sortzen dituztenak. Muntaketa gomendagarrian, upeltxodun akoplamenduak artikulazio funtzioa betetzen du lotura estatikoki determinatua eginik. Akoplamendu artikulatua axialki aske moduan egiten du lan, beraz kontrako aldeko heldulekuak jasan beharko ditu ematen diren esfortzu axialak. Eskaera bitartez eginiko aplikazio berezi moduan, upeltxodun akoplamendua esfortzu axial hauek jasateko diseina daiteke.

EZAUGARRI KONSTRUKTIBOAK

Upeltxodun akoplamenduaren osagarri nagusiak, barneko hortz semi-zirkularrak dituen brida, kanpoko eta forma bereko hortz semi-zirkularrak dituen kuboa eta hauen tartean kokatzen diren hainbat upeltxok osatzen dute. Barneko zonaldea iragazgaitza egiten da alboetan tapa bana kokaturik. Upeltxoen mugimendu axiala ere mugatua dago hauen alboetan erretentzio eraztun bat jarriaz. Azken honi buruz, bi eraikuntza modu aurkit ditzazkegu. Oinarrizko eredua, NT-... deituak, non erretentzio eraztuna upeltxoarekin kontaktu zuzenean dagoen, eta bestetik belaunaldi berrikoak diren NTSG-... ereduak, non upeltxo eta erretentzio eraztunen artean bultzatze eraztunak kokatzen diren. Azken hauek Alemaniar Burdingintza Araua SEB 666212 (1991 urtarrilla) (Stahl-Eisen-Betriebsblatt) betetzen dute, baita ere Frantziar Burdingintza Araua. Upeltxoen forma abonbatuak eta hortzen arteko barne-tarteak ±1º-ko desalineazio angeluarra onartzea posible egiten dute eta baita ±3mm-tik ±10mm-rainoko desplazamendu axiala izatea ere, neurriaren arabera eta beti ere posizio angeluar zuzenarekin.

Tortsio Parea danborretik bridara transmititua izaten da, normalki bridaren perimetroan eta 180º-ra kokaturik aurkitzen diren bi aurpegi lauen bidez, bestalde brida eta danborraren artean sortzen den marruskadura indarrek ere laguntzen dute. Beste sistemak ere erabil daitezke, dohitutako buloien medio adibidez.

Deskribaturiko diseinua Karga Radial altuak jasateko egokia da, upeltxoek eta hortzen formek ematen duten gainazal zabalari esker, eta bide batez hortzen oinarrietan flexio esfortzuak txikitzen dira hauek altuera gutxikoak eta sekzio handikoak direlako. Honetaz gain, upeltxoek hortzetan eragiten duten zapalketaren eraginez, hauen higadurarekiko erresistentzia areagotu egiten da neurri nebarmen batean.

Etron-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA