Etron

 Gure trebetasuna bermatzen duten Enpresa balioak

25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, metalaren sektorean bereziki diharduen enpresa gara. Potentzia transmisioko produktuen diseinua, fabrikazioa eta banaketa dira gure jarduera osoa. Halaber, sektorean ondo posizionatuta aurkitzen gara, bezero nazional naiz internazional anitzekin. Honela, urteetan zehar sektorean erreferentziako enpresa bezala finkatzea lortu dugu.

Produktu ezberdinen diseinuan, fabrikazioan eta banaketan berezituta gauden arren, gure bezeroen edozein motatako proiektu, zehaztapen eta beharretara moldatzen gara, planopeko lanak ere aurrera eramaten baiditugu.

Gure bezeroei segurtasun eta kalitate estandarrak ziurtatzen dizkiegu, gure produktu guztien eraketa prozesuan parte hartzen baidugu. Zorroztasun handiagoarekin lan egiten dugu enpresek naiz partikularrek beraien beharrak betetzeko helburuarekin, proiektu guztietan hobekuntzaren bila.

Gure sektorean behar diren eguneraturiko instalazioetan lan egiten dugu eta gure bezero eta hornitzaileekin urteetan zehar eraikitako erlazio komertzialak ditugu. Guzti honi gure giza-taldeak daukan ahalmen ezinhobe eta lanerako trebetasuna gehitu behar diogu, gure zerbitzuaren bermaturiko kalitatea ziurtatzen duena.

Gaur egun ISO 9000 ziurtagiria daukagu, gure trebetasuna eta enpresaren malgua, eraginkorra eta fidagarria garela bermatzen duena.

HISTORIA

  • 1994 – NOVO-DRIVE, S.L. gure lehenengo izenarekin aktibitatearen hasiera.
  • 1995 – Ospeko marken produktuen banaketarako akordioak:
    • MAINA
    • CMD
    • RU-STEEL
    • GALVI
  • 1996 – Ordenagailuz lagunduriko diseinurako AUTOCAD MECHANICAL (2D) programaren ezarketa.
  • 2000 – ETRON®, Aplicaciones Industriales, S.L. orainaldiko izenarekin aktibitatearen hasiera.
  • 2002 - Ordenagailuz lagunduriko diseinurako AUTODESK INVENTOR (3D) programaren ezarketa.
  • 2005 – Enpresaren egoitza berriaren inaugurazioa gaur eguneko kokapenean.
  • 2010 – Biltegiratze eta muntaiatzerako pabiloi berriaren estalkiaren azaleraren handiagotzea, aurreko azalera bikoituz.
  • 2010 – Metrologiaren ekipamenduarekin egokituriko lokal berriaren kokapena, ZEISS Koordenaden bidez Kontrolaturiko Hiru dimentsioko Makina barne.
  • 2011 – Ofizina zonaren handiagotze eta birmoldaketa.
  • 2012 - NOVOTON® Upeltxodun Akoplamenduaren katalogo berriaren argitaratzea.
  • 2013 – ETRON-ek web berria argitaratzen du eta sare sozialen teknologia berrietan sartzen da.
  • 2017 – ISO 9001 ziurtagiriaren lorpena.

Etron-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA